Eguraldiak batere lagundu ez bazuen ere, Urritzokieta auzokoek ederki pasatu zituzten aurtengo bestak. Nahiz eta goizeko trikitilarien kalejira eta bazkal ondoko jokoak euriagatik bertan behera gelditu ziren, umorea eta giro ona ez ziren faltatu bazkaltzera hurbildu ziren 57 lagunen artean.