Uda akautzeakin batera berriz ere eguneroko martxa hartu dute Landagain eskolan. Bortz ikasle berri hasi dira aurtengoan, eta guztira 65 izanen dira ikasturte berrian. 10 irakasle eta bertze hainbat laguntzaile (orientatzailea, idazkaria, logopeda...) ariko dira ikasturtea ahalik eta hobekien aitzinera eramaten.