Udalak 35.490 euro bilduko ditu Iarmendiko ehiza postuen truke, irailaren 9an sexta garaia bukatu eta seitik batean hobetutako postuengatik irailaren 13an egindako enkantearen ondotik. Honela, hasierako enkantean eskainitakoa 1.435 eurotan hobetu da eta Udalak hasieran egindako tasazioa baino 4.480 euro gehiago eskaini dituzte eskopeta ehiztariek. Postu bakarra gelditu da hutsean.