Krisi ekonomikoaren ondorioz, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak aurten guttiago gastatuko duela iragarri du. Sindikatuek salatu dute Gobernuak 250 irakasle lanpostu kendu dituela eta horrekin geletan behar baino ikasle gehiago egonen dela diote, eta aldi berean, ordezkapenak egiteko ere irakasle guttiago izanen direla. Gobernuak, bere aldetik, 112 lanpostu kendu dituela errana du.
Langile murrizketaren kontra, sare publikoko irakasleak protestak egiten ari dira eta horixe egin dute eskualdeko irakasleek ere. Horrez gain, grebarako deialdia ere egina dute Afapna, ANPE, APS, CCOO, CSIF, ELA, EILAS, LAB eta UGT sindikatuek. Urriaren 27rako deitu dute greba, baina ez da mobilizazio bakarra izanen: lanuzteak ere iragarri dituzte eta manifestazioa ere bai.
Hala ere, sindikatuek adierazi dute negoziatzeko prest daudela.