Euskara hutsean emititzen duten irratiak sakeleko telefonoaren bitartez aditzeko aukera ematen duen aplikazioa dagoeneko doan eskuratzen ahal da. Momentuan hamabi irrati aditzen ahal dira, tartean Xorroxin Irratia.
Euskara hutsean emititzen duten irratiak sakelakoan entzuteko aplikazioa da Uhinbak. Antxeta Irratiak garatu du, FitBak enpresarekin batera, eta Berria Fundazioaren aurreneko Berria Bekaren emaitza da proiektua.
12 irrati
Lehen urrats honetan 12 irrati entzun ahal dira: Antxeta Irratia (Hendaia-Lapurdi), Bilbo Hiria Irratia (Bilbo-Bizkaia), Bizkaia Irratia (Bilbo-Bizkaia), Euskal Irratietako Gure Irratia (Uztaritze-Lapurdi), Antxeta Irratia (Hendaia-Lapurdi), Xiberoko Botza (Maule-Zuberoa), Irulegiko Irratia (Donibane-Garazi-Nafarroa Beherea), Euskalerria Irratia (Iruñea-Nafarroa), Hala Bedi Irratia (Gasteiz-Araba), Ttan Ttakun Irratia (Donostia-Gipuzkoa), Txolarre Irratia (Anoeta-Gipuzkoa) eta Xorroxin Irratia (Elizondo eta Lesaka-Nafarroa).
Mugikortasunaren aro honetan, teknologia euskararen zerbitzura jarri eta beste hizkuntza askok jada baduten bozgorailua ezarri nahi izan diote euskarari proiektu honekin. Berria Fundazioak 2010. urtean jarri zuen martxan Berria beka, euskarazko hedabide proiektuak laguntzeko asmoz. Lehenengo deialdian 10 proiektu aurkeztu ziren. Bost lagunek osatutako epaimahaiak (Nagore Amondarain, Josu Amezaga, Andres Gostin, Joanmari Larrarte, Ana Ollo, Martxelo Otamendi) erabaki zuen Antxeta Irratiak aurkeztutako proiektua zela laguntza jasotzeko proiekturik egokiena.