Bera, Lesaka eta Doneztebeko abesbatzek Bidasoko V jaialdian parte hartuko dute

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 28a

Ortziralean eta larunbatean izanen dira emanaldiak Irungo Amaya Antzokian

Bidasoko Abesbatzen V. Jaialdia hasiko da irailaren 30ean Irungo Amaya antzokian eta eskualdeko hiru abesbatzek parte hartuko dute, Doneztebeko Mendi, Lesaka eta Berako abesbatzek, hain zuzen.

Bidasoko Abesbatzen V. Jaialdia hasiko da irailaren 30ean Irungo Amaya antzokian eta eskualdeko hiru abesbatzek parte hartuko dute, Doneztebeko Mendi, Lesaka eta Berako abesbatzek, hain zuzen.

Ortziral arratseko 20:00etan hasiko den emanaldian, Doneztebeko Mendirekin batera, Entzun, Gaztelu Zahar eta Eskifaia abesbatzak ariko dira kantari. Jon Irazoki beratarrak zuzentzen duen Mendi abesbatzak Irigoyenen “Agur Doneztebe”, Aranbururen “Kitolis”, Elberdinen “Santu”, Olaizolaren “Haurtxoa seaskan” eta Rosanaren “Si tu no estás aquí” kantatuko ditu.

Larunbat arratseko 20:00etan hasiko den emanaldian, lehenik Marisol Perezek zuzentzen duen Lesakako abesbatzak kantatuko du: Bustoren “Lili eder bat”, Ansorenaren “Agurra”, Sarriegiren “Beti Maite”, Sorozabalen “Ay tierra vasca” eta Aranbururen “Kitolis” abestuko ditu.

Segidan, Fátima Gonzalezek zuzentzen duen Berako abesbatzaren txanda izanen da. Fermin Balentziaren “La Pastora”, Zoltan Kodályren “Stabat Mater” eta Peretriren “The Lion Sleeps Tonight” estreinatzeaz gain, Luis de Aranbururen “Gaur Akelarrea Gorbeian” abestuko dituzte. Berako abesbatzaren ondotik, Hondarribiko Xatz ahots txurien koroa eta Orereta abesbatza ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun