Urrozko San Migel bestak irailaren 28tik urriaren 2ra ospatuko dira

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 28a

Gisa honetako erretratoak ikusiko dira argazki zaharren erakusketan. 1952ko bestetakoa da. Utzitako argazkia

Herriko argazki zaharren erakusketa zabalduko da San Migel egunean

Irailaren 28an, asteazken arratseko 20:00etan botako diren altxaferoekin eta ezkil jotzearekin abiatuko dira Urrozko San Migel bestak. 21:30ean zopak banatuko dira Herriko Ostatuan. 00:30ean dantzaldia izanen da AGERRALDE akordeoilariarekin.

Irailaren 28an, asteazken arratseko 20:00etan botako diren altxaferoekin eta ezkil jotzearekin abiatuko dira Urrozko San Migel bestak. 21:30ean zopak banatuko dira Herriko Ostatuan. 00:30ean dantzaldia izanen da AGERRALDE akordeoilariarekin.

 

San Migel egunean irekiko da argazki zaharren erakusketa

Irailaren 29an, ortzegunean, San Migel eguna ospatuko da. 11:30ean Meza Nagusia izanen da. 12:30ean herri kirolak jokatuko dira herriko gazteen artean. Ondotik herriko argazki zaharren erakusketa irekiko da. 13:30ean zizka-mizkak izanen dira Herriko Ostatuan Udalaren eskutik herritarrentzat. 17:00etan Gorriti eta bere animalien saioa izanen da ikusgai. Ilunabarrean patata tortilla lehiaketa eginen da. Bitartean eta gauez dantzaldia JOXEANJEL akordeoilariarekin.

 

Ortziralean herri bazkaria bertsolariekin

Irailaren 30ean, ortziral goizeko 11:30ean mus txapelketa hasiko da. 14:30ean herri bazkaria eginen da bertsolari eta txiste kontalariekin. Bertsolariak Anjelmari Peñagarikano eta Iker Zubeldia izanen dira. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da AGERRALDErekin. 22:00 aldera afaria plazan zingar eta ziztorrarekin.

 

Larunbatean Haurren Eguna

Urriaren 1ean, larunbatean, Haurren Eguna ospatuko da. 11:00etan haurrendako jokoak izanen dira. 12:00etan mus txapelketaren finala jokatuko da. 17:00etan gazteen arteko pilota partidak. 18:00etan herritarren arteko jokoak. Arratsaldez eta gauez dantzaldia LAIOTZ taldearekin.

 

Igandean aizkora apustua

Urriaren 2an, igande goizeko 11:30ean puzgarriak eta kart autoak izanen dira frontoian. 13:00etan aizkora apustua: Arkaitz Olano eta Raul Kastro, Mugertza anaien kontra ariko dira. Arratsaldez, 17:30 arte puzgarriak eta autoak izanen dira. 17:30ean trikitilari gazteen emanaldia. 20:00etan dantzaldia AGERRALDE akordeoilariarekin, jendea nekatu arte, eta bestei agurra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun