Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuaren Errepideen Kontrol eta Kontserbazio Zentrotik jakinarazi dutenez, irailaren 26tik 28ra, astelehenetik asteazkenera, gauez txandakako pasabidea emanen da N-121-A errepideko Basataundi, Amixelaieta eta Oieregiko tuneletan, baita N-121-B errepideko Azkazkorrokoan ere.
Zehazki, N-121-A errepideko 59,5 kilometroan dagoen Basataundi eta 60,7an dagoen Amixelaietako lanak irailaren 26 eta 27an eginen dira, astelehen eta asteartez. Oieregiko tunelekoak (41,7 km), eta Azkazkorrokoak, (N-121-B errepideko 42,6 km), irailaren 27 eta 28an eginen dira, asteartean eta asteazkenean. Tunelen mantenimendu lanak gaueko 23:00etatik goizaldeko 05:00etara eginen dira.