Bateragune auziaren kontrako elkarretaratzeak egin dira

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 23a

Lesakako elkarretaratzean 30 bat lagun bildu ziren. Utzitako argazkia

Bateragune auzian, Arnaldo Otegi, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Rafa Diezen aurka Auzitegi Nazionalak emandako epaiaren kontra ehunka lagun atera ziren irailaren 22an karrikara Euskal Herri osoan. Eskualdean, Elizondon, Leitzan eta Lesakan (argazkian) egin ziren elkarretaratzeak, “Epaiketa gehiagorik ez, eskubide guziak denontzat” izenburupean.

Gauza bera aldarrikatuko da irailaren 24ean, larunbat arratsaldeko 17:00etan Bilboko La Casillatik abiatuko den manifestazioan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun