Sarako eta Berako Mendi Bizikleta probak eginen dira igandean

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 22a

Sarako Turismo Bulegoak eta Gure Txokoak antolatuak

Joan den igandean Plazaola eta Lesakako Mendi Bizikleta probak egin ziren eta igande honetan, irailaren 25ean, Sara eta Berako ibilaldiek hartuko dute txanda.

Sarakoa Turismo Bulegoak antolatua da Sarako Mendi Bizikleta proba eta bi ibilbide izanen dira aukeran: 22 kilometrokoa eta 32 kilometrokoa. Irailaren 25ean, igande goizean, 09:00etan aterako dira plazatik eta 1.400 metroko maldari egin beharko diote aurre. Kaskoa beharrezkoa izanen da, baita lizentzia edo urtebete baino guttiago duen medikuaren agiria ere.

Bizikletan ibiltzeko ateraldiaz gain, zintzur bustitzea, hornidura puntuak eta opariak ere izanen dira parte hartzen dutenentzat. Ibilaldian atera nahi duenak zortzi euro ordaindu beharko ditu eta informazio gehiago nahi badu Turismo Bulegora jo dezake (0033) 559 542014.

 

Berako BTT

Hilaren 25ean, igande goizeko 10:00etan, bertze mendi­bizikleta ateraldi bat antolatu du Beran Gure Txokoa Elkarteak. Matzadatik abiatuta hiru ibilbide izanen dira aukeran, joan den urtean bezala: lehendabizikoak 30 kilometro ditu, bigarrenak 20 kilometro eta haurrenak 10 kilometro. Bazkideek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkideak ez direnek 15 euro.

Parte hartzaileei kamisetak eta txirrindularitzako materiala banatuko zaizkie opari gisa. Horrez gain, lasterketaren bukaeran, Katea Bikek oparitutako materiala eta bi bizikleta zozketatuko dira, baita Larun Haizpe Berako merkatarien elkarteak emandako diru txartelak ere. Luntx ttiki bat ere izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun