Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketaren finala jokatuko da Uharten igandean

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 22a

Olano leitzarra, Loiarte zubietarra eta Beintza-Labaiengo Xabier Mindegia izanen dira eskualdeko ordezkariak

Nafarroako bigarren Mailako Aizkora Txapelketako finala jokatuko da Uharten (Iruñea) irailaren 25ean. Igande arratsaldeko 17:30ean hasiko da lehia eta bortz aizkolarietatik hiru eskualdekoak izanen dira: Arkaitz Olano leitzarra, Jose Antonio Loiarte zubietarra eta Beintza-Labaiengo Xabier Mindegia. Beraiekin batera, Berriozarko Julen Kañamares eta Etxarri Aranazko Juan Jose Erdozia lehiatuko dira.

Aizkolari bakoitzak bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko enbor bana moztu beharko du. Lana lehen bukatzen duten bi aizkolariak mailaz igoko dira eta lehen mailan ariko dira hurrengo larunbatean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun