Doneztebarrak Merkatari Elkarteak, Doneztebeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, Udazkeneko Merkatua antolatu du ortziral honetarako, irailaren 23rako.
10:00etan irekiko da eta ordu horretatik aitzinera, egun guztian, Udazkeneko Merkatua izanen da Intzakardi karrikan. Merkatariek promozio bereziak eskainiko dituzte. Argazki erakusketa ere egonen da eta arratsaldean, haurrendako jolasak, aurpegia margotzeko tailerra eta trikitilariekin musika izanen dira. 18:00etatik aitzinera “Kalean Batu” batukadaren perkusio soinuak adituko dira eta 19:00 aldera pintxoak banatuko dira plazoletan, Gazte Burrunbak antolatuta.
Merkatariek antolatutako Udazkeneko Merkatuak nolabait bat eginen du Besta Ttikiekin, azken ekitaldia, 20:00etan Herriko Etxetik botako den altxaferoa izanen baita.