Joaldunen Eguna ospatuko da larunbatean Iturenen

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 23a

Joaldunak izanen dira protagonista larunbatean Iturenen. Artxiboko argazkia

Goizean baserriz baserri ibiliko dira joaldunak eta eguerdian aizkora apostua izanen da Arrospide eta Olasagastiren artean

Udako oporrak pasatuta, Ibintza Kultur Taldea, Joaldunen Elkartea eta Inauterietako komisioa lanean hasi dira, eta lehendabiziko ekitaldia dagoeneko gain­ gainean dugu: irailaren 24an Joaldunen Eguna ospatuko da eta larunbatean goiz-goizetik nabarituko dira joare doinuak han eta hemen.

Udako oporrak pasatuta, Ibintza Kultur Taldea, Joaldunen Elkartea eta Inauterietako komisioa lanean hasi dira, eta lehendabiziko ekitaldia dagoeneko gain­ gainean dugu: irailaren 24an Joaldunen Eguna ospatuko da eta larunbatean goiz-goizetik nabarituko dira joare doinuak han eta hemen.

Goizean, 07:30ean, joaldunak plazan elkartuko dira 10:00 alderako Ameztia auzora joateko. Goizaren zati gehiena Ameztian barna pasako dute baserriz baserri joare eta trikitixa doinuekin. Baserrietan ongietorri goxoa egiten diete, pasta, pintxo, eta jakiekin. Eta Ameztiko itzulia akituta, Lasaga auzora jeitsiko dira joareen soinuak, eta gero herrira. Eguerdi aldera, joaldunek eta trikitilariek herrian eginen dute azken itzulia.

 

Aizkora apustua

13:30ean aizkora apustua izanen da plazan: Anjel Arrospide eta Joxemari Olasagasti ariko dira nor baino nor. Ondotik bertsolariek bertso batzuk botako dituzte bazkaldu aitzinetik.

Bazkaria plazan eginen da 15:00 aldera eta honako menua izanen da: urdaiazpikoa, langostino egosiak, ensalada mista, baratxuri eta ganba nahaskia, bildotsa, hojaldrezko tarta, kafea, kopa, kaba eta puroa.

Eguna ongi akitzeko arratsaldez eta gauez Aierrik taldearekin dantzaldia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun