Irailaren 23an, ortziral arratseko 20:00etan Herriko Etxetik Erreka Pilota Elkarteak botako duen altxaferoarekin hasiko dira Doneztebeko besta ttikiak.
Horren ondotik, karrikadantza izanen da trikitixekin. 21:30ean Gazte Burrunbaren zopa-jatea izanen da Santamaria jatetxean. 00:30etik 03:30era dantzaldia izanen da Agerralde akordeoilariarekin.
Irailaren 24ean, larunbat eguerdiko 13:00etan hasita trikipoteoa eginen da, plazoletatik abiatuta. 14:30ean Gazte Burrunbaren bazkaria izanen da Santamaria jatetxean. Bazkalondoa trikitixa doinuek alaituko dute. 17:30ean erremonte partida jokatuko da frontoian. 18:00etan Erreka Dantza Taldeak erakustaldia eskainiko du frontoian. 20:00etatik 22:00etara eta 00:30etik 03:30era dantzaldia izanen da Gabezin taldearekin.