Euskal Herriko aizkolari txapelketa nagusiko finalerako seikotea erabaki da

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 19a

Oihan Larretxea azkena izan zen Arbizuko kanporaketan eta bigarren mailan ariko da hurrengo denboraldian. Koldo Alduntzin

Arbizuko kanporaketan izan zen eskualdeko aizkolari bakarrak, Oihan Larretxeak, kategoria galdu du

Floren Nazabalek egin zuen denborarik onena irailaren 18an Arbizun, Maila Nagusiko Euskadiko Aizkora Txapelketako kanporaketan (18:56), eta Etxarriakoarekin batera, Lopez, Azurmendi, Olasagasti, Atutxa eta Txapartegi sailkatu dira finalerako. Finala, azaroaren 6an jokatuko da, Elizondon 12:30ean. Otaegi 33 ehunenengatik ez da sailkatu finalerako.

Floren Nazabalek egin zuen denborarik onena irailaren 18an Arbizun, Maila Nagusiko Euskadiko Aizkora Txapelketako kanporaketan (18:56), eta Etxarriakoarekin batera, Lopez, Azurmendi, Olasagasti, Atutxa eta Txapartegi sailkatu dira finalerako. Finala, azaroaren 6an jokatuko da, Elizondon 12:30ean. Otaegi 33 ehunenengatik ez da sailkatu finalerako.

Beraz, iazko kanporaketarekin alderatuta, iazko bosgarren eta seigarren finaletik kanpo gelditu dira dira (Joseba Otaegi eta Jexuxmari Mujika) eta iazko zazpigarren eta zortzigarren sailkatu dira; Aitzol Atutxa eta Luis Txapartegi. Bertzalde, Jexuxmari Lasa eta Oihan Larretxeak galdu egin dute Maila Nagusia, eta heldu den sasoian bigarren mailan ariko dira.

Arbizuko kiroldegian jokatu zen kanporaketa, igande eguerdian. Aizkolari bakoitzak seina pago-enbor ebaki zituen: bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko.

Lehen txandan, Atutxa Azurmendi baino azkarrago aritu da lanerdietaraino, baina azkenean, Azurmendik lortu du txandako lehen postua, minutu bat eta 10 segundoko aldea aterata. Edonola ere, aipagarria izan da Atutxaren lana, eta lehenbiziko bizkaitarra izango da Maila Nagusiko Euskadiko Txapelketako finalean ariko dena. Bigarrengo txandan, berriz, Lopez alde handiz nagusitu zaie gainerako hiru kontrarioei, eta, gainera, kanporaketako denborarik onena egin du lanerdietan. Hirugarren eta azken txanda izan da estuena, eta txandako horretako hiru aizkolari sailkatu dira. Nazabalek egin du txanda eta kan poraketako denborarik onena. Lanerdietatik aitzinera bizitu egin du erritmoa, eta hobetu egin du iazko denbora, 31 segundoan.

 

2011ko kanporaketako sailkapena (Arbizu, 2011-09-18):

1. Floren Nazabal (Etxarri-Aranatz, Naf. Garaia) 18:56

2. Juan Jose Lopez (Lezaun, Nafarroa Garaia) 19:25

3. Iñaki Azurmendi (Beasain, Gipuzkoa) 19:50

4. Joxemari Olasagasti (Igeldo, Gipuzkoa) 20:37

5. Aitzol Atutxa (Dima, Bizkaia) 21:00

6. Luis Txapartegi (Aizarna, Zestoa, Gipuzkoa) 22:00.23

7. Joseba Otaegi (Zizurkil, Gipuzkoa) 22:00.56

8. Antonio Senosiain (Olagüe, Nafarroa Garaia) 23:16

9. Jexuxmari Mujika (Ibarra, Gipuzkoa) 23:29

10. Aitor Senosiain (Olagüe, Nafarroa Garaia) 24:03

11. Jexuxmari Lasa (Legorreta, Gipuzkoa) 24:45

12. Oihan Larretxea (Bera, Nafarroa Garaia) 27:27

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun