Bidasoa garbitzeko hitzordua irailaren 17an Donezteben

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 16a

Larunbat goizeko 10:00etan geldituko dira eskolako atarian

Europako Boluntarioen Urtearen barrenean, Bidasoa errekaren garbiketarako hitzordua paratu dute irailaren 17an Donezteben. Nafarroako Gobernuak, Crana erakundeak, Doneztebeko Udalak, Uraren Nafarroako Foroak eta Aizkolegi Taldeak antolatu dute ekimena, bertze erakundeen babesaren eta laguntzarekin.

Ingurumenean eta erreka garbiketan interesatuek larunbat goizeko 10:00etan joan beharko dute Doneztebeko eskolako atarira, eta handik erreka garbitzera abiatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun