Euskal Herriko lehen mailako aizkolari txapelketako kanporaketa jokatuko da igandean Arbizun

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 16a

Sei lehenbizikoek azaroaren 6an Elizondon jokatuko den finalerako txartela eskuratuko dute

Igande honetan, irailak 18, Euskal Herriko I. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa jokatuko da Arbizun eta eskualdeko ordezkari bakarra Oihan Larretxea beratarra izanen da. 12:00etan hasiko da saioa eta sailkatzen diren lehen sei aizkolariek Elizondon azaroaren 6an jokatuko den finalerako txartela eskuratuko dute. Azken bi sailkatuek, berriz, maila galduko dute.

Larretxea gaztearekin batera, Floren Nazabal, Juan Jose Lopez, Antonio Senosiain eta Aitor Senosiain nafarrak, Iñaki Azurmendi, Joseba Otaegi, Jesus Mari Mujika, Luis Txapartegi, Jose Mari Olasagasti eta Jesus Mari Lasa gipuzkoarrak eta Aitzol Atutxa bizkaitarra ariko dira lehian.

Hamabi aizkolariek bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko moztu beharko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun