Hegaztien inguruko jardunaldiak antolatu ditu Bertiz Partzuergo Turistikoak astebururako Etxalarren

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 16a

Larunbat eta igande goizetan behaketa tailerrak eginen dira Lizaietan. Artxiboko argazkia

Kultur Etxean erakusketa izanen da asteburu osoan eta Lizaietan behaketa tailerrak eginen dira

Hegaztien inguruan, jardunaldiak antolatu ditu Bertiz Partzuergo Turistikoak astebururako Etxalarren. Joan den urtean bezala, Kultur Etxean erakusketak, filmeak eta hitzaldiak izanen dira eta larunbat eta igande goizetan hegazti migratzaileen behaketa tailerrak Lizaietan.

Irailaren 16an, ortziralean, 18:00etan jardunaldi eta hegaztien inguruko argazki, eskultura eta marrazki-margo erakusketaren inaugurazioa eginen da Kultur Etxean. Ondotik erakusketaren bisita gidatua eginen da. 19:30ean “Haizearen nomadak” filmaren emanaldia eskainiko da Kultur Etxean.

Irailaren 17an, larunbat goizeko 11:00etan hegazti migratzaileen behaketa tailerra eginen da Lizaietan. 19:00etan hegaztien migrazioari buruzko hitzaldia eskainiko da Kultur Etxean eta 21:00etan ezagutzak trukatzeko afari-tailerra.

Irailaren 18an, igande goizeko 09:00etan, azkenik, hegazti migratzaileen behaketa tailerra eginen da Lizaietan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun