Joan den asteburuan eskualdeko futbol talde nagusiek hasi zuten denboraldia, eta oraingoan, Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan ari diren Gure Txokoa eta Beti Gaztek ez ezik, kategoria ttikiagoetako batzuk ere abiatuko dute 2011-2012 denboraldia. Hauek dira asteburuko partidak:
Gipuzkoako Ohorezko Mailan
Pasaia - Beti Gazte, larunbatean 16:30ean Errenteriako Don Bosco zelaian.
Nafarroako Preferente mailan
Lagun Artea – Baztan, igandean 17:30ean Lakuntzan.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Landetxa – Gure Txokoa, larunbatean 19:30ean Irungo Ugalde zelaian.
Oiartzun B – Beti Gazte B., igandean 17:00etan Oiartzungo Karla Lekuona zelaian.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Doneztebe – CD Ademar, larunbatean 20:00etan Huarteko Aretan.
Aurrera – AD San Juan, igandean 17:30ean Leitzako Arkiskilen.
Gipuzkoako jubenilen lehen mailan
Beti Gazte – Landetxa, igandean 16:30ean Lesakako Mastegin.
Gure Txokoa – Hondarribia, igandean 17:00etan Berako Matzadan.
Gipuzkoako kadeteen Ohorezko Mailan
Beti Gazte – Touring, larunbatean 17:00etan Lesakako Mastegin.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Landetxa - Gure Txokoa, larunbatean 12:30ean Irungo Ugalde zelaian.
Nafarroako kadeteen lehen mailan
CD Baztan – CD Pamplona, larunbatean 11:45ean Elizondoko Giltxaurdin.