Bikain moldatu dira eskualdeko kirolariak Euskal Herriko herri kirol txapelketetan

TTIPI TTAPA 2011ko ira. 15a, 12:10

Mielanjel Sukuntza leitzarra Euskal Herriko Txinga Txapelketan bigarren izan da aurten ere. Artxiboko argazkia

Bigarren eta hirugarren postuak eskuratu dituzte batek baino gehiagok

Euskal Herriko hainbat herri kirol txapelketa jokatu dira azken aldian eta guztietan ibili dira fin eskualdeko kirolariak.

Txinga eramateko txapelketan bigarren postua eskuratu du Mielanjel Sukuntza leitza­rrak. 21 plaza eta 10,33 metro eginez, erraz hobetu du joan den urteko bere marka (16 plaza. 1/2, 6,5 metro).

Gizonezkoen Maila Nagusiko Trontza Txapelketan, iaz bezala,hirugarren gelditu dira Igor Lasaga beratarra eta Jabier Galarregi etxalarta­rra. Lanak 15 minututan­ eginez, iazko denbora 56 segundotan hobetu dute.

Emakumeen Tron­tza Txapelketan Berako Nerea Sorondo eta Amaia Gartzia bigarren sailkatu dira, 05:39ko denbora eginez.

Lasto-jasotzeko txapelketan igantziarren lana aipatzekoa da. Iaz bezala, bigarren gelditu da Iñaki Bereau (22 jasoaldi+segundo 1); hirugarren Karlos Se­in­ izan da (21 jasoaldi+3 segundo), bedera­tzi­ga­rren Oskar Telletxea (19 jasoaldi+4 segundo); hamabigarren Arkaitz Re­tegi (12 jasoaldi) eta hamalaugarren Eneko Telletxea (11 jasoaldi).

Orga Joko Txapelketan, seigarren eta zazpigarren postuak Joseba Petrirena berata­rrentzat (2 itzuli eta 1,50 metro) eta Lazaro Bujan lei­tzarra­ren­tzat (1 itzu­li, 1/2, 6,20 metro) izan dira, hurrenez hu­rren. Jabier Gala­rregi ere aritzekoa zen, baina ez zuen parte hartu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!