Erretretadunen ateraldia

Joana GUERENDIAIN 2011ko irailaren 15a

Erretretadunen urteroko ateraldia irailaren 21ean eginen da Gipuzkoan. Egitaraua hauxe izanen da: autobusak 08:30ean abiatuko dira plazatik. Lehenik Getariko herriaren bisita eginen da eta ondotik Txakoli saia batena. Eguerditan Usurbilko Aginaga sagarnotegian eginen da bazkaria eta itzultzean Beran pausa bat programatua da zintzurra bustitzeko. Izen-emateak Herriko Etxean egiten dira, azken epea ortziral hau da, irailak 16, 12:00 aitzin. 28 euro galdetuak dira izena ematean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun