Sarako Izarrak sasoina prestatzeko abuztuaren 27an Hernanin lagunarteko matxa bat jokatu zuen hango ekiparen kontra. Galdu egin zuten, 24-27, baina basurdeek joko polita erakutsi zuten. Irailaren 2an bertze matxa bat antolatua izan zen aldi huntan Reichelles-en kontra eta eguna giro onean pasatu zen.
Sarako Izarrak Comité côte basque/ Landes txapelketan parte hartzen du. Horien lehen matxa urriaren 2an iraganen da Avenir Julienois-en kontra Saran. Zuen sustengua itxoiten dute!