Irailaren 1ean eta 5ean eskolak berriz hasi dira Sarako haurrentzat. Hiru eskoletan haur kopuruaren goititze bat notatzen ahal da. Eskola publikoan 50 ikasle kondatzen dira, ikastolan 75 inguru, eta dudarik gabe, emendatze handiena San Josepe eskolak ezagutu du 100 bat ikasle baitira.
Jakin beharrekoa da haurrak ahal bezain ongi errezibitzeko ikastolan obrak eginak izan direla. Eraikuntza handian gelak berriz antolatuak izan dira leku gehiago izateko.
Haurtzaindegia
Bertze urtetan bezala, haurzaindegia irekia izanen da goizetan 07:30etik 09:00 arte eta arratsaldetan 16:30etik 18:30 arte.