Usopop-en bigarren edizio arrakastatsua

Joana GUERENDIAIN 2011ko irailaren 15a

Caroline DERSELLE

Bere bigarren ediziorako Usopop-ek artista frango gomitatu zituen eta arrakasta izan du. Hain zuzen ere, 450 bat lagun hurbildu ziren Lizarrietako lepora joan den abuztuaren 27an. Gaua goxoan pasatu zen eta antolatzaileak arras kontent dira festibala honek duen bilakaeraz. Festibal honen helburua talde berriak ezagutaraztea da eta dinamika kultural bat sortzea ere bai. Bigarren edizio honetako emaitzek erakusten dute arrakasta hartzen ari dela eta agian bertze edizio ainitz ezagutuko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun