Irailaren 24ean, larunbat goizeko 11:00etatik aitzinera egun guztian, Nafarroako UAGN sindikatuaren eskutik, Nafarroako Nekazaritzaren Eguna ospatuko da Donezteben.
Ordu horretan meza izanen da elizan, Eduardo Zubikoa tenoreak eta Andrea Jimenez sopranoak kantuz alaitua. 11:45ean, mezatik ateratakoan, Zubietako joaldunak ariko dira. 12:00etan Nafarroako produktuen erakusketa eta dastaketa izanen da Agroturanaren eskutik, haurrendako tailerrak, kalejira Iruñeko Jaiak Txarangarekin, azienda erakusketa eta puzgarriak. 12:30ean kantu mexikarrak aditzeko modua izanen da Santa Luzia Plazan, Miguel Angel y el Mariachi La Cantina taldearekin. 13:00etan, leku berean, Nafarroako produktuen dastaketa eskainiko da doan. 13:30ean herri kirolak izanen dira Merkatuko Plazan eta 14:30ean herri bazkaria kiroldegian honako menu honekin: Langostina egosiak, potxak nafar erara, aretze errea bere saldan barazkitxoekineta izozkia. Haurrendako menua ere izanen da: makarroiak, oilaskoa patatekin eta izozkia.
Bazkalondoko kafearekin batera, kontzertua eskainiko du Miguel Angel y el Mariachi La Cantina taldeak. 17:00etan, Felix Bariain UAGN sindikatuko presidenteak solasaldia eskainiko du. 18:00etan erremonte erakustaldia izanen da frontoian eta 18:30etik 19:15era, Erreka dantza taldearen aktuazioa.