Elizondoko Foruzaingoaren komisaldegitik irail hasieran gertatutako iruzur baten berri eman dute. Zehazki, Baztanen detektatu zen pertsona talde batek enpresa baten guttienez lan tresna ezberdinak (brokak, labanak, diskak…) zorrozteko zerbitzua eskaini zuela. Horretarako proba egiteko lanabes saila eraman zituen, aurrekonturik egin gabe. Baina ondotik, biktimak antzeko lanetan duen esperientziaren arabera, neurriz kanpoko faktura aurkeztu zioten.
Foruzaingoak ohartarazi duenez, “iruzurra titanioarekin egindako zorrozketa berri batean datza eta lana egin ondotik diru kantitate handiak eskatzen dituzte, telefonoz egindako mehatxuen bidez”. Zorrozketa lana berezia dela froga egiteko, txanpon bat mozten dute labana edo aiztur batzuekin. Sistema hau enpresa, komertzio edota ostalaritzan eskaintzen dute.
Foruzaingoak gertaera hauen berri eman du, denek ezagun dezaten eta “norbaitek antzeko zerbait jasan baldin badu salatu dezan, aipatutako gertaeraren ondorioz diligentziak ireki direlako”.