Ortzegun honetan irekiko da berriz Belateko Tunela

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 14a

Artxiboko argazkia

Mariezkurrena Eraikuntzak eta SICE SA enpresek egin dituzte lanak / 09:00etan zabalduko dira

Uztailaren 8an sendagai-hautsen zakuak zeramatzan kamioi batek Iruñea aldera zihoala su hartu zuen, eta Belate tunelaren azpiegituran kalte larriak eragin zituen. Geroztik, itxi­ta egon dira Belateko eta Almandozko tunelak. Baina, duela bi aste jakinarazi zuen Nafarroako Gobernuak or­tzegun honetan, irailak 15, 09:00etan berriz irekia egonen dela.

Bitarte honetan, istripuak eragindako kalteak konpontzeaz gain, Gobernuak adierazi duenez, «prebentzio-izaerako jarduerak egin dira bi tuneletan, era horretan, epe laburrean trafikoari gehiago eragin ez diezaion».

Azpiegitura konpon­tzeko lanak Mariezku­rrena Eraikuntzak (egitura berriz eraiki du) eta SICE SA enpresek egin dituzte. Azken horrek, alde batetik, suteak kaltetutako materiala desmuntatu eta kendu du eta bertzetik, kaltetutako segurtasun-sistema guztiak konpondu ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun