ASTEAZKENA 28 Bezpera
20:00etan altxaferoak eta ezkil jotzea. 21:30ean zopak Herriko Ostatuan. 00:30ean dantzaldia AGERRALDE akordeoilariarekin.
ORTZEGUNA 29
San Migel Eguna
11:30ean Meza Nagusia. 12:30ean herri kirolak herriko gazteen artean. Ondotik herriko argazki zaharren erakusketa irekiko da. 13:30ean zizka-mizkak Herriko Ostatuan Udalaren eskutik herritarrentzat. 17:00etan Gorriti eta bere animalien saioa. Ilunabarrean patata tortilla lehiaketa. Bitartean eta gauez dantzaldia JOXEANJEL akordeoilariarekin.
ORTZIRALA 30
11:30ean mus txapelketaren hasiera. 14:30ean herri bazkaria bertsolari eta txiste kontalariekin. Bertsolariak Anjelmari Peñagarikano eta Iker Zubeldia izanen dira. Arratsaldez eta gauez dantzaldia AGERRALDErekin. 22:00 aldera afaria plazan zingar eta ziztorrarekin.
LARUNBATA 1
Haurren Eguna
11:00etan haurrendako jokoak. 12:00etan mus txapelketaren finala. 17:00etan gazteen arteko pilota partidak. 18:00etan herritarren arteko jokoak. Arratsaldez eta gauez dantzaldia LAIOTZ taldearekin.
IGANDEA 2
11:30ean puzgarriak eta kart autoak frontoian. 13:00etan aizkora apustua: Arkaitz Olano eta Raul Kastro, Mugertza anaien kontra ariko dira. 17:30 arte puzgarriak eta autoak izanen dira. 17:30ean trikitilari gazteen emanaldia. 20:00etan dantzaldia AGERRALDE akordeoilariarekin, jendea nekatu arte, eta bestei agurra.