Uztailean eta abuztuan ludoteka zerbitzua izan zen, eta orain, ludoteka akitu eta 2011/2012 ikasturtea hasi dute eskolan neska-mutikoek.
Irailaren 7an hasi ziren klaseak eta guztira 70 ikasle izanen dira, zortzi ikasle berri barne. Lehenbizikoz eskolara doazenak hauek dira: Beñat, Maialen, Iker, Eneko, Eki, Julen, Iraia eta Miguel.
Bertzalde, aipatzekoa da, zuzendari aldaketa ere izan dela. Uztailaren 1az geroztik, Isabel Agirrebengoa Mazkiaran dugu zuzendari berria.
Bertze berrikuntza bat ere badago eskolan. Orain arte, beheitiko eskolan 3, 4 eta 5 urtekoak egoten ziren eta goitikoan gainontzekoak. Aurten, berriz, 5 urtekoak goitiko eskolara eraman dituzte eta klasean lehenbiziko mailakoekin egonen dira. Beraz, beitiko eskola 3 eta 4 urtekoentzat gelditu da.
Gisa berean, erran, jangela zerbitzua ere badagoela eta honek 34 ikaslerekin eginen duela lan ikasturte honetan. Jangela zerbitzua eskolarekin batera hasi zen.