Jendea behar dute Mendi abesbatzan

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 14a

Mendi abesbatza jende bila dabil. Adin eta ahots guztietako jendearen beharrean daude, izan gizonezkoak edo izan emakumezkoak. Baina batez ere, gizonezkoak eta mutil gazteak behar dituzte. Ez dute solfeo edo musika ikasketarik eskatzen, eurek diotenez, «ez baikara eliteko abesba­tza». Kantatzeko eta ongi pasatzeko gogoa izatea dira eurentzat garrantzitsuenak. Urriaren 5ean hasiko dira entsaioekin, Doneztebeko Karrika Nagusiko 9. zenbakian, beheitiko solairuan eta nahi duen guztia ongietorria izanen dela jakinarazi dute. Informazio gehiagorako: 656 837233.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun