Errekako eskubaloi talde seniorrak irailaren 24an hasiko du Liga, jardunaldi horretan atsedenaldia izanen duen arren. Maila horretan bi talde izanen dira, zortzi taldekoa bat eta bederatzikoa bertzea. Errekari A taldean egokitu zaio, Anaitazarra, Anaitasuna, Tafalla, Itxako, Bardeak, Peralta eta Nafarroako Unibertsitatea taldeekin. Talde bakoitzako lau lehenbizikoak Txapeldunen taldera joanen dira eta zortzi horien artean lau lehenbizikoek beraien artean Play Off bat jokatuko dute Ligako txapelduna zein den erabakitzeko.