Eguneko zentroaren bigarren faseko lanekin hasi da Mariezkurrena enpresa

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 14a

Eguneko zentroa eraikitzeko lanak bide onetik doaz. Izan ere, lehen­biziko fasean egitura egin on­do­tik, orain bigarren faseari ekin diote. Udalak Mariezkurrena enpresari esleitu dio obra, 360.000 eurotan eta hau hasia da lanean. Egitura itxi­ eta teilatua ematea izanen dira bigarren­ fase honetan egin beharrekoak eta azarorako egina egon beharko du.

 

Futbol-zelai berria urrirako

«Futbol-zelaiko obraren erdi­tsua egina dago». Halaxe baieztatu dio Miguel San Miguel alkateak TTIPI-TTAPAri. Joan den astean hasi ziren belarra paratzen eta dena ongi joanez gero, urri erdialderako futbol-zelaia prest egonen li­tzateke. Belarraren ondotik, itxiturak eta aldagelak egin beharko dituzte. Dena den, alkateak adierazi duenez, hasiera batean aldagelak prefabrikatuak izanen dira. Bigarren fasean eginen dira behin betikoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun