Irailaren 23an eta 24an ospatuko dira aurten besta ttikiak

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 14a

Horrez gain, hilaren 24an Nafarroako nekazaritzaren eguna izanen da

Ekitaldiz beterik datoz aurtengo besta ttikiak, Gazte Burrunba taldeak adin guztietako jendearendako egitaraua osatu baitu irailaren 23 eta 24rako. Udalaren eta herriko ostatuen lagun­tzarekin. Horrez gain, 24an, Nafarroako nekazaritzaren eguna eginen da, UAGN­ek antolatuta eta bezperan merkatariak karrikara aterako dira­.

 

Irailak 23, ortzirala

• 10:30etik aitzinera, egun guztian, Doneztebarrak Merkatari Elkartearen eskutik Udazkeneko Merkatua Intzakardi karrikan. Merkatariek promozio bereziak eskainiko dituzte. Argazki erakusketa ere egonen da eta arratsaldean, haurrendako jolasak izanen dira.

• 19:00 aldera pintxoak plazoletan.

• 20:00etan Herriko Etxe­tik altxaferoa botako da Erreka Pilota Eskolaren eskutik.

• Horren ondotik, karrikadantza izanen da trikitixekin.

• 21:30ean Gazte Bu­rrun­baren zopa-jatea Santa Maria jatetxean. Izen-ematea Santa Marian egin behar da irai­laren 21a baino lehen.

00:30etik 03:30era dantzaldia AGERRALDE akordeoilariarekin.

 

Irailak 24, larunbata

• 11:00etatik aitzinera egun guztian, Nafa­rroa­ko UAGN sindikatuaren eskutik, Nafarroako Nekazaritzaren Eguna: 11:00etan meza Eduardo Zubikoa tenorearekin eta Andrea Jimenez sopranoarekin; 11:45ean Zubietako joal­dunak; 12:00etan Nafarroako produktuen erakusketa eta dastaketa, haurrendako tailerrak, kalejira Iruñeko Txaranga Jaiak-ekin, azienda erakusketa eta puzgarriak; 12:30ean mexikarrak; 13:00etan dastaketa dohainik; 13:30ean herri kirolak...

• 13:00etan trikipoteoa, plazoletatik abiatuta.

• 14:30ean Gazte Bu­rrunbaren bazkaria San­ta Maria jatetxean. Izen-ematea jatetxean irailaren 21a baino lehen.

• Bazkalondoa trikitixa doinuek alaituko dute.

• 17:30ean erremonte partida frontoian.

• 18:00etan Erreka Dan­tza Taldearen erakustal­dia frontoian­.

• 20:00etatik 22:00etara eta 00:30etik 03:30­era dantzaldia GABEZIN taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun