Koteto Ezkurrak hamaikagarren buruz buruko txapela lortu du

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 14a

elremonte.blogspot.com

Koteko Ezkurrak hamaikagarren aldiz jantzi du erremonteko buruz buruko txapela, hamalaugarren finalean. Irailaren 3an, Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatu zen finalean 30-22 irabazi zion faborito atera zen Migel Mari Urrutia saldiastarrari. 1995ean lortu zuen lehenbiziko txapela Ezkurrak, eta irailaren 3an, hamasei urteren ondotik, bere palmaresa handitu zuen. 38 urte dituen arren, sasoi onean dagoenean jokoan ez du parekorik Kotetok. Ezkurrak gustura akitu zuen partida eta garaipena Tomas Rekondo Lesakako lagunari eskaini zion.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun