Trikitixa eta pandereta ikastaroa

Arkaitz MINDEGIA 2011ko ira. 14a, 14:20

Eskolarekin batera, hainbat ikastaro jarriko dira martxan gure eskualdean eta horien artean daude, trikitixa eta panderetarenak.

Ituren, Oronoz-Mugairi eta Sunbillan, ber­tze urteetan bezala, trikitixa eta pandereta klaseak emanen ditu Mendaur Trikitixa Eskolak (Ainara Mindegia).

Ikasturtea urritik ekainera izanen da, eta izena eman edo informazioa nahi duenak irailaren 15a baino lehen egin beharko du 646 298568 telefonora deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun