Udaberrian beheiti egin bazuen ere, udan goiti egin du langabeziak eskualdean. 1.046 langabetu zeuden ekain hondarrean Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emanak, uztailean 25 gehiago ziren (1.071) eta abuztu hondarrean bertze 24 gehiago dira, 1.095 denera (%2,24ko igoera, Nafarroa osoko bulegoen artean handiena). Abuztuan 440 kontratu gauzatu dira Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, baina horietatik 37 bakarrik izan dira mugagabeak. Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 432tik 438ra goiti egin du langabeziak abuztuan, eta adin tarte horretako emakumeen artean, 508tan mantendu da. 25 urtez beheitiko emakumeetan 49tik 66ra igo da langabetu kopurua eta gizasemeetan, 82tik 83ra igo da.
Lan arloei dagokienez, zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten eta abuztuan 663tik 679ra igo da, gainera, langabetu kopurua. Industria arloan ere 169tik 184ra igo da. Eraikuntzan, aldiz 141etik 135era jautsi da langabetu kopurua. Nekazaritzan, lanik gabe daudenak mantendu egin dira, 26 lagun, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, 71 lagun daude langabezian, uztailean baino 1 guttiago.