Urtero bezala Urritzokieta auzoan Santa Krutz bestak ospatuko dituzte . Berezz, irailaren 14a, asteazkena da Gurutze Sainduaren Eguna, baina astegunez ez ezik, igandean ere izanen dira ospakizunak Etxalarko auzoan.
Asteazkeneko ospakizunen ondotik, irailaren 18an, igandean ere segida izanen du bestak Urritzokietan. 11:30ean meza nagusia Santa Krutzen. 12:30ean trikitilariak. 14:00etan asaua Sainduneko zubian. Bazkaldu ondotik mus eta partxis txapelketak jokatuko dira. 17:30ean jokoak izanen dira: kautzu botatzea, zaku lasterketa, basurde eme jaurtiketa... 18:30ean dantzaldia izanen da trikitilariekin. 20:30ean afaria eta ondotik trikitilariak ariko dira.