Joakin Illarregi eta Jesus Mangado doneztebarrak nagusitu dira Arkupeak elkarteko mus txapelketan

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 12a

Bazkalondoan txapelak eta sariak jaso zituzten Illarregik eta Mangadok, Pedro Bañares Arkupeak elkarteko presidentearen eskutik. Fernando Etxeberria

Elgorriagako balnearioan jokatu ziren partidak irailaren 9an

Arkupeak elkarteak antolatutako mus txapelketaren azken fasea jokatu zen irailaren 9an, joan den ortziralean Elgorriagako balnearioan. Herri gehienetan, aitzinetik jokatu ziren hasierako faseak eta horietan garaile suertatukoak bildu ziren Elgorriagan joan den ortziralean, 32 bikote.

Txapelketa goizeko 10:00etan hasi zen eta arratsaldeko 15:00 arte aritu ziren enbidoka eta ordagoka, hori bai, eguerdian atsedenaldia hartu zuten hamaiketakorako.

Azkenean, Doneztebeko Joakin Illarregik eta Jesus Mangadok lortu zuten txapela, eta Bixente Jauregi eta Mikel Bildarraz leitzarrak suertatu ziren azpitxapeldun. Hirugarren postua Timoteo Iguzkiagirre eta Santiago Iparragirrerentzat izan zen eta laugarrena, Tomas Goia eta Eusebio Gonzalezentzat.

Behin txapelketa bukatuta, bazkari ederra izan zuten bainuetxean bertan eta bazkalondoan sari banaketa egin zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun