Hainbat ekitaldi antolatu ditu larunbaterako Etxalarko Herriko Ostatuak

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 14a

Mus txapelketa, trikipoteoa, bertso afaria eta bertze hainbat ekitaldi izanen dira

Hainbat ekitaldi antolatu ditu Etxalarko Herriko Ostatuak larunbat honetarako, irailak 17.

17:00etan mus txapelketa izanen da (16:30 baino lehen apuntatu behar da). Lehenego hiru bikoteentzat sariak izanen dira: txapeldunentzat Elgorriaga bainuetxean zirkuitoa eta bazkaria, bigarrenarentzat Moet Chandon 2 botila eta hirugarrenarentzat aretxe saiheskiak. Bikoteko 10 euro ordaindu behar da.

20:00etan triki poteoa izanen da Irune eta Itsasorekin.

21:30ean bertso afaria izanen da Julen Zelaieta eta Oskar Estanga bertsolariekin. Ortzirala izanen da apuntatzeko azken eguna. Urdaiazpikoa, zainzuriak, endibia entsalada, perretxiko gainerreak, fritoak, bakailoa tomatearekin, postrea, ardoa, sagardoa, ura eta ogia izanen da menuan, 20 euroren truke.

Gauerditik aitzinera Heinekin besta izanen da DJ PISTOLSekin eta goizaldeko 04:00etan pintxoak dohainik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun