Oraindik talde gehienak aurredenboraldia lantzen ari badira ere, eskualdeko futbol talde nagusiek asteburu honetan abiatu dute 2011-2012 denboraldia.
Gipuzkoako Gorengoen Mailan ari den Beti Gaztek etxean irabaziz hasi zen. Nafarroako Preferente mailan, Baztanek berdindu egin zuen Giltxaurdin eta Erregionaleko lehen mailan, Leitzako Aurrerak irabazi egin zuen etxetik kanpo eta Doneztebek galdu.
Gainerako futbol taldeek, nahiz areto-futbol, eskubaloi, saskibaloi eta bertze talde kiroletakoek aitzinerago ekinen diote denboraldiari, batzuk heldu den asteburuan. Hauek izan dira asteburuko emaitzak:
Gipuzkoako Ohorezko Mailan
Beti Gazte 1 (Ander Ordoki) – Mondragon 0
Nafarroako Preferente mailan
Baztan 2 (Iturriria eta San Jose) - San Cristobal 2
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Beti Onak 1 – Doneztebe 0
Gazte Berriak 4 – Aurrera 6 (Joseba, Luis, Unai, Antxon, Iñaki eta Martxel)
Gipuzkoako kadeteen Ohorezko Mailan
Hernani 3 – Beti Gazte 0