Buruilaren 10ean, larunbatean abiatu ziren Sarako bestak eta urtero bezala, ekitaldi andana antolatu du Besten Komiteak. Asteburu bikainaren ondotik, asteazkenera bitarte izanen da zer egin eta zer ikus Saran.
Hasteko, larunbat goizean plater tiroketa izan zen eta arratsaldean Sara Korrika, 10 kilometroko lasterkaldia.
Irailaren 11n, igande goizean Meza Nagusia ospatu zen Urruñarrak klikarekin. Mezan izan ziren Sarako auzapeza, Battite Laborde eta kontseilukoak, baita Michelle Alliot-Marie, Frantziako Barne eta Defentsa ministro izandakoa. Meza ondotik, Munduko gerretan hildako saratarrei omenaldia eskaini zitzaien.
Ondotik itzulian itzuli tanborrada egin zen mariñelak gaiteroekin. Gero, luzean errebotean: Luzaz Gazte (Donibane Lohizune) eta AzkaindarrakBat (Azkaine). 16:30ean karrikan ibilaldia, gaiteroak, joaldunak eta ahate jokoa. Segidan herri kirolak: trunkua xutik moztuko du Koxe Bikondoak eta sokatiran, lasto altxatzen eta orga altxatzen ere ariko dira. 19:00etan aperitifa SARAKO KANTARIEK alaituta. 22:00etan kantaldia BURRUNKA taldearekin. 23:30ean dantzaldia XITOAK taldearekin. 00:00etan suzko zenzena. Txarangaitak karrikak animatuko ditu.
Irailaren 12a
Irailaren 12an, astelehen goizeko ekitaldien ondotik, 13:30ean presoen aldeko elgarretaratzea eginen da. Aldi berean zikiro jatea Olhain Ikastolak antolatuta. 16:30ean artzain xakur lehiaketa J. M. Jauregi jaunaren landan. 17:00etan esku huska trinketean: Pleka Txapelketaren lehen finalerdian, Ibarola eta Kurutxari, Larretxea eta De Ezkurraren aurka; bigarren finalerdian, Alfaro eta Etxeto, Waltary eta Lanberten aurka. 18:30ean Zazpiak Bat taldearen eskutik dantza ikusgarria. 20:00etan aperitifa trikitilariekin. 22:00etan UNAMA taldearekin kantaldia. 23:00etan dantzaldia SAMAIN taldearekin.
Irailaren 13a
Irailaren 13an, astearte goizean itzulian itzuli gaitero eta txistulariekin. 09:30ean pasaka lehiaketa. 10:30ean luzean errebotean Nozbait (Hazparne) eta Spuc (Senpere) aurrez aurre. 17:30ean Joko Garbi errebotean. Lehen partida Sarako Izarra pilota eskolako gazteekin. 18:15ean Joko Garbi helduen partida: Hardoytarrak (Sistiague, Godrie eta Biskai) Luzaz Gazteren aurka (Karrikaburu, Etxeleku eta Albistur). 19:00etan Mutxikoak Kuxkuxtu txarangarekin eta txalaparta. 20:00etan Gaztetxean Jet set come back-a gaua. 20:30ean aperitifa trikitilariekin. 22:00etan dantzaldia JOSELU ANAIAK taldearekin. Gau guzian Kuxkuxtu taldea karrikak animatzen.
Irailaren 14a
Irailaren 14an, asteazken goizean itzulian itzuli gaitero eta txistulariekin. 09:00etan trinketeko zabaldegian azienda lehiaketa, herriko laborarientzat. 10:30ean plazan haurren jostaketak (euriarekin kiroldegian). 10:30ean trinketean Pleka Xoko Torneoaren finalerdi gurutzatuak. 17:00etan esku huska plazan (Euskal Herriko Bestetako Esku PIlota Txapelketaren finalerdia). 18:30ean esku huska trinketean: Pleka Txapelketako finalerdia. Aldi berean trinketean eta plazan bertsulariak: Beñat Gaztelumendi, Julen Zelaieta eta Ane Labaka. Gai emaiten Karlos Aizpurua. Ondotik zozketa. 19:30ean aperitifa GORAINTZI taldearekin. 22:00etan dantzaldia BIDEKOA taldearekin. 23:30ean su artifizialak. 00:30ean dantzaldia MIKEL HATS taldearekin. Gau guzian Los Incognitos-ek karrikak animatuko ditu.