Oraindik talde gehienak aurredenboraldia lantzen ari badira ere, eskualdeko futbol talde nagusiek asteburu honetan abiatuko dute 2011-2012 denboraldia.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan ari diren Gure Txokoa eta Beti Gazte B heldu den astean hasiko dira, baina Gorengoen Mailan ari den Beti Gazte larunbat arratsaldean ariko da Mastegin bere zaleen aitzinean. Igoera lortu ondotik, aurten entrenatzaile berria izanen dute lesakarrek, Eugenio Zubialde irundarra.
Nafarroan, Preferentera bueltatu da Baztan eta larunbatean Giltxaurdin jokatuko du estreineko partida. Erregionaleko lehen mailan, berriz, Leitzako Aurrerak eta Doneztebek etxetik kanpo jokatuko dute lehen partida.
Gainerako futbol taldeek, nahiz areto-futbol, eskubaloi, saskibaloi eta bertze talde kiroletakoek aitzinerago ekinen diote denboraldiari. Hauek dira asteburuko futbol partidak:
Gipuzkoako Ohorezko Mailan
Beti Gazte – Mondragon, Lesakako Mastegin larunbatean 18:00etan.
Nafarroako Preferente mailan
Baztan – San Cristobal, larunbatean 17:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Beti Onak – Doneztebe, larunbatean 17:30ean Atarrabian.
Gazte Berriak – Aurrera, larunbatean 18:00etan Antsoainen.
Gipuzkoako kadeteen Ohorezko Mailan
Hernani – Beti Gazte, larunbat eguerdiko 12:00etan Hernaniko Zubipen.