Zazpi Herrialdeen arteko herri kirol txapelketa irailaren 10ean jokatuko da Legution

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 9a

2010ean Hendaian jokatu zen Zazpi Herrialdeen arteko txapelketa. Utzitako argazkia

Eskualdeko hainbat kirolari Nafarroaren bederatzigarren txapelaren bila plazaratuko dira

Herri kiroleko lehiaketarik handiena, zazpi herrialdeen arteko txapelketa jokatuko da irailaren 10ean, larunbat arratsaldeko 16:00etatik aitzinera Legution (Araba). Nafarroa bere bederatzigarren txapela lortzen saiatuko da. 2002an lortu zuen lehena Beran eta 2004tik 2010erako guziak bereganatu ditu.

Herri kiroleko lehiaketarik handiena, zazpi herrialdeen arteko txapelketa jokatuko da irailaren 10ean, larunbat arratsaldeko 16:00etatik aitzinera Legution (Araba). Nafarroa bere bederatzigarren txapela lortzen saiatuko da. 2002an lortu zuen lehena Beran eta 2004tik 2010erako guziak bereganatu ditu.

Guzira 150 bat kirolari espero dira eta Nafarroako selekzioari dagokionez, sokatiran Amaiur, koxkor biltzen Fernando Etxegarai beratarra, txinga eramaten Miguel Angel Sukuntza leitzarra, zaku eramaten Berriozarko Carlos Santamaria, Raul Maiza eta Oier Aizkorbe, harri jasotzen Josetxo Urrutia leitzarra, ingude jasotzen Joakin Aioroa iturendarra, lasto altxatzen Iñaki Bereau igantziarra, orga jokoan Metautengo Simon Thomas Callaghan, trontzan Iraizozko Barberena anaiak eta aizkoran Etxarri Aranazko Floren Nazabal lehiatuko dira.

Denak, Nafarroak bere bederatzigarren txapela segidan lor dezan saiatuko dira. Lehenbizikoa 2002an lortu zuen Beran eta 2003koa Bizkaiak eskuratu bazuen ere, 2004tik 2010era bitarteko zazpi txapelak Nafarroara etorri dira. Bizkaia eta Nafarroa zortzina txapelekin berdinduak daude, beraz, berdinketa hori hausten saiatuko dira kirolari nafarrak. Gipuzkoak hiru txapel ditu eta Lapurdik eta Zuberoak bana.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun