Bidasoko laugarren mendi bizikleta martxa eginen da irailaren 11n

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 7a

Xebe Fagoaga, Izaskun Goñi, Jaione Otxandorena eta Mikel Ibarrola, irailaren 6ko aurkezpen ekitaldian. Utzitako argazkia

Behobiatik Bertiz arteko 45 kilometroak egiten ahal dira, baita Sunbillatik abiatuta ere

Bertze urte batez, Bertizko Turismo Partzuergoak Bidasoako IV BTT martxa antolatu du, irailaren 11rako. Izaskun Goñi, Partzuergoko gerenteak irailaren 6an eskainitako prentsaurrean agertu duenez, “helburua mugikortasun iraunkorrarekin sensibilizatzea eta gure eskualdean hezurmuina bezalakoa den baliabide turistikoa garatzeko gaitasun haundia duela Bidasoako bide berdeak oroitzea eta ezagutaraztea da. Tren txikitoak egiten zuen ibilbidearen gehiena egin ahal izango da. Izan ere, Gipuzkoako lurraldeko 9 kilometro egiten dira eta 35 Nafarroan”.

Bertze urte batez, Bertizko Turismo Partzuergoak Bidasoako IV BTT martxa antolatu du, irailaren 11rako. Izaskun Goñi, Partzuergoko gerenteak irailaren 6an eskainitako prentsaurrean agertu duenez, “helburua mugikortasun iraunkorrarekin sensibilizatzea eta gure eskualdean hezurmuina bezalakoa den baliabide turistikoa garatzeko gaitasun haundia duela Bidasoako bide berdeak oroitzea eta ezagutaraztea da. Tren txikitoak egiten zuen ibilbidearen gehiena egin ahal izango da. Izan ere, Gipuzkoako lurraldeko 9 kilometro egiten dira eta 35 Nafarroan”.

Ibilbidea 45 kilometrokoa da, beraz, Behobiatik Bertizko Natur Parkeraino. Horregatik familientzat ibilbide motzagoa eskaintzen da, Sunbillatik aterako dena eta 12 kilometro dituena. Sunbillan atseden hartzeko puntua jarriko da, Arraiozko Nafarmendi establezimenduak eskaintzen dituen produktuekin, ibilbide luzearen partehartzaileek indarrak berri ditzaten. Helmugan establezimendu berak luntx bat eskainiko du, eta tokiko produktuak ere dastatuko dira.

 

Montoia eta Igantziko tunelak hilabete honetan argiztatuko dira

Eurovelo 1en ibilbideak gure bide berdearekin bat egiten duela aprobetxatuz, Bertizko Turismo Partzuergoak, Nafarroako Gobernuaren elkarlanarekin lortutako europar finantziazioari esker, bidea hobetzeko lanak laister hasiko dira. Momento honetan martxa egiten ahal izateko behin behineko irtenbidea eman zaien bi puntu daude. Gure eskualdeko bttrekin erlazionatuta dauden enpresa berrietako batek, Berako Mandanikik, linternak utziko ditu Montoiako tunela pasatzeko eta Igantzikoan argia paratuko da. Bi tunel hauek hilabete honetan bertan argiztatuko dira. Argiztatze lanen aurrekontua 60.000 eurokoa da eta Euroveloaren proiektuan barnean finantzatuko da, hau da, Interreg Europar fondoekin eta Nafarroako Turismo Departamentuko kofinanziazioarekin.

 

Zerbitzu ugari

Antolakuntzak eskaintzen dituen bertze zerbitzuak hauexek dira: irteeran garraioa, parte hartzaileek euren kotxeak Bertizen uzteko, martxa bukatu eta gero etxera itzultzeko, bizikletekin eramanen zaizkie Behobiara. Antolakuntzak bazkaltzeko erreserbak ere jasotzen ditu, eskualdeko jatetxe desberdinek menuak eskaintzen baitituzte. Martxa egin ondoren dutxa hartzeko aukera badago, tailerra eta bizikletak garbitzeko eremua, hain zuzen ere. Bertizko Turismo Partzuergoaren btt enpresa guztiek bizikletak alokatzen dituzte. Beraz, arrazoi ezberdinengatik bizikleta izanen ez duten partehartzaileek zerbitzu hau euren esku izanen dute.

Izen emateak Partzuergoaren web orriaren bitartez egiten dira: www.consorciobertiz.org. Informazio gehiago web orrian bertan edo 948 592323 telefonoan.

Ekitaldi honetan Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuak laguntzen du baina Partzuergoaren bazkide batzuei esker egiten da: BKZ (Narbarte), Leurtza Abentura eta Bertiz BTT (Doneztebe), Mandaniki (Bera), Alan-zar landetxea eta Onbordi hotela (Lesaka) eta Ariztigain kanpalekua (Sunbilla). Hain zuzen, Alan-Zarreko Xebe Fagoaga, Ariztigaineko Jaione Otxandorena eta Leurtza Abenturako Mikel Ibarrola izan ziren aurkezpen prentsaurrean, Izaskun Goñirekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun