Negozioa posizionatzen ikasteko ikastaroak eskainiko ditu Cedernak

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 7a

Doneztebe, Alkaiaga eta Elizondon emanen dira irailean

Uda igarota, Cederna Garalur elkarteak berriro heldu die “on line” marketinari, enpresa-kudeaketari, eta blogak eta sare sozialak sortzeari. Horretarako irailetik abendura bitartean emanen dira ikastaroak. Norbere negozioa posizionatzeko, blogak eta sare sozialak, kostuen kudeaketa eta faktura eta kobrantzen kudeaketa landuko dira ikastaroetan.

Eskualdeari dagokionez, “Enpresa marketina eta blogak sortzea” ikastaroa izanen da lehena. Irailaren 12, 14 eta 19an Donezteben eskainiko da 09:00etatik 13:00etara. Irailaren 13, 15 eta 19an, Lesakako Alkaiaga industrialdeko bulegoan emanen da 09:00etatik 12:00etara eta irailaren 21, 26 eta 27an Elizondon, ordutegi berean.

Irailaren 20 eta 22an, Enpresa Ttiki eta Ertainetako kostuen kudeaketa ikastaroa emanen da Elizondon, 09:30etik 12:30era.

Irailaren 23 eta 30ean, Turismo marketina eta gizarte sareak ikastaroa emanen da Donezteben 09:30etik 12:30era.

Irailaren 27 eta 29an Fakturen eta kobrantzen kudeaketa ikastaroa emanen da Elizondon 09:30etik 12:30era eta irailaren 27 eta 28an, Enpresa marketina eta gizarte sareak ikastaroa emanen da Alkaiagan ordutegi berean.

Ikastaroen egutegi osoa Cederna-Garalur elkartearen webgunean kontsulta daiteke: www.cederna.es. Interesa duten guztiek harremanetan jar daitezke Julia Calvillorekin, 948 207797 telefono-zenbakira deituta, edo info@cederna.es helbidera mezua igorrita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun