Irailaren 7tik 11ra ospatuko dira Oizko bestak

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 7a

Larunbat arratsaldean aizkolariak ariko dira lanean. Alberto San Miguelek utzia

Igandeko herri bazkarian Julio Soto eta Aitor Mendiluze bertsolariak ariko dira

Irailaren 7an, asteazken arratseko 20:00etan botako diren altxaferoek hasiera emanen diete Oizko bestei. Ondotik Doneztebeko txistulariak herrian barna ibiliko dira. 21:00etatik aitzinera zopak emanen dira Herriko Ostatuan. Gauez dantzaldia izanen da AGERRALDErekin.

Irailaren 7an, asteazken arratseko 20:00etan botako diren altxaferoek hasiera emanen diete Oizko bestei. Ondotik Doneztebeko txistulariak herrian barna ibiliko dira. 21:00etatik aitzinera zopak emanen dira Herriko Ostatuan. Gauez dantzaldia izanen da AGERRALDErekin.

 

Ortzegunean Meza Nagusia eta herri kirolak

Irailaren 8an, ortzegun goizeko 11:00etan Meza Nagusia izanen da. Ondotik luntxa eskainiko da Herriko Ostatuan. Arratsaldez herri-kirolak izanen dira herritarren artean eta haur eta helduek izanen dute parte hartzeko aukera. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da Agerralde akordeoilariarekin.

 

Mus eta partxis txapelketak, zirkoa eta patata tortilla lehiaketa ortziralean

Irailaren 9an, ortziral goizeko 11:00etan mus eta partxis txapelketa jokatuko dira herriko elkartean. 17:00etan Oreka Nafarroako Zirko Eskolaren emanaldia. Ondotik haurrendako jokoak izanen dira plazan. Segidan haurrendako eta helduendako txokolatea banatuko da. 19:30ean herritarren arteko VIII. patata tortilla lehiaketa jokatuko da eta ondotik tortilla, xingarra, txistorra eta gazta dastaketa eginen da. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da FRANTZISKO akordeoilariarekin.

 

Pilota eta aizkora larunbatean

Irailaren 10ean, larunbat goizeko 11:00etan pilota partidak jokatuko dira gaztetxoen eta afizionatuen artean. 18:00etan aizkolariak ariko dira nor baino nor: Arria II.a eta Loiarte alde batetik, Agite eta Kastro bertzetik. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da AIERRIK taldearekin.

 

Artisauen erakusketa eta herri bazkaria bertsolariekin igandean

Irailaren 11n, igande goizeko 11:00etatik aitzinera herriko artisauen erakusketa izanen da. 14:00etan herri bazkaria Julio Soto eta Aitor Mendiluze bertsolariekin. 17:00etan toka eta sokatira norgehiagokak izanen dira herritarren artean. Arratsaldez eta gauez dantzaldia AIERRIK taldearekin. Bestei bukaera emateko kalejira herrian eta GAIXOA NI.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun