Nafarroako koxkor biltze txapelketa irabazi du berriz ere Fernando Etxegarai beratarrak

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 5a

Fernando Etxegarai nagusitasunez gailendu zen. Artxiboko argazkia

Lau partehartzaileek 7 minutu baino guttiago behar izan zituzten koxkorrak saskiratzeko

Irailaren 3ean jokatu zen Berriozarren Nafarroako koxkor biltze txapelketa eta aurtengoan ere Fernando Etxegarai beratarrak jantzi zuen txapela. 6 minutu, 16 segundu eta 65 zentesima behar izan zituen bi lerrotan elkarren artean 1,25 metrora jarritako 50 koxkorrak banaka banaka bildu eta saskian sartzeko.

Bigarren postua Etxalarko Andoni Lasagarentzat izan zen (6:42.61), hirugarrena Berriozarko Eder Goldarazenarentzat (6:52.17) eta laugarrena Anizko Unai Iantzirentzat (6:58.78).

Berriozarko Iñaki Ekisoainek ez zuen arte hartzerik izan azkenean, min hartuta zegoelakoz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun