Txapelketa andana jokatuko da hilabete honetan

Ttipi-ttapa 2011ko irailaren 2a

Herri kirol saioz beteta­ko hilabetea dator. Izan ere, larunbat honetan, irailak 3, hasita Euskal Herriko hainbat bazte­rretan Euskal Herriko zein Nafarroako txape­lak erabakiko dira. Larunbatean, Euskal He­rri­ko lasto jasotze, txin­­ga eramate (gizonez­koak) eta arpana txapelketak jokatuko dira Donostian eta Nafa­rroa­ko txokor biltze txapelketa Berrioza­rren. Igandean, hilak 4, Lei­tzan Euskal He­rriko Aizkolari  Gazteen Txapelketa jokatuko da eta II. Mailako Euskal Herriko Aizkolari txapelketa­ko kanporaketa Zestoan (Gipuzkoa). Hilaren 10ean Zazpi He­rrial­deen Arteko Txapelketa izanen da Le­gu­tion (Araba) eta 18an Euskal Herriko I. maila­ko Aizkolari txapelketaren kanporaketa Arbizun (Nafarroa). Nafarroako II. mailako aizkolari txapelketaren finala irai­la­ren 25ean jokatuko da Uharte-Iruñean. Arkaitz Olano (Leitza), Julen Kañamares (Be­rriozar), Jo­xeantonio Loiarte (Zubieta), Xabier Mindegia (Bein­tza Labaien) eta Juan Joxe Erdozia (Etxarri Aranatz) lehiatuko dira. Eskualdeko aizkolariei dagokienez, Raul Castro (Urroz), Patxi Mindegia (Zubieta), Asier Pe­lle­jero (Areso) eta  Jexux Etxe­berria (Bein­­tza-Labaien) finaletik kanpo gelditu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun