Arrospide eta Lopez Azpilikueta nagusi Ramon Latasa Sarian

Ttipi-ttapa 2011ko irailaren 2a

Txapelketako irabazleak: Olano, Larretxea, Vicente, Lopez Azpilikueta eta Arrospide. Josemari Telletxea

Gazteetan Larretxea eta Olano izan dira txapeldun

Juan Jose Lopez Azpilikuetak eta Anjel Arrospidek bikote ederra osatu zuten abuztuaren 11n Sunbillan, San Tiburtzio besten barne jokatu zen X. Ramon Latasa Sarian. Hiru bikoteren artean indartsuenak eurek izan ziren eta 31 minutu behar izan zituzten lanak akitzeko, bigarren sail­ka­tu ziren Donato Larretxea eta Aitzol Atu­txak baino 22 segundo gehiago. Floren Nazabal eta Felix Etxeberriak osatutako bikotea hirugarren gelditu zen, 32:36ko denbora eginez.
Gazteen mailan ber­tze hiru bikotek neurtu zituzten indarrak eta Oihan Larretxea eta Arkaitz Olano nagusitu ziren, 24:12ko denbora egin ondotik. Ugaitz eta Aratz Mugertzari minututik gorako aldea atera zieten –25:34ko denbora behar izan zuten Mugertza anaiek lanak akitzeko– eta Ander Erasun eta Ruben Saralegi hirugarren sailkatu ziren.
Aurten lehenbiizkoz egin den gaztetxoen mailan, azkenik, Joxean Etxeberria, Iker Vicente eta Mikel Zabaleta aritu ziren aizkoran eta bigarrena, Daniel Vicenteren semea nagusitu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun