Aurten ere ainitz beheititu da udatiarren kopurua gure herrian

Udatiarrek gero eta diru gutiago gastatzen omen dute saltzaileen arabera

Aurten ere agorrileko lehen hiru asteetaz aparte, ez da ikaraga­rriko mugimendu haundirik sumatu herrian duela hamar edo hogoi urte bezala. Oro har, jende gutiago ibili da udan apailatzen diren arra­tseko ekitaldietan, ostatuetan eta bisita guneetan. Ain­tzira, ahatik, biziki untsa bete da zon­bait­ egunez. Ondoko asteetan udaren irakurketa zehatza eskainiko du turismo bulegoak bainan saltzaile gehienek gauza bera diote, aurtengo udatia­rrek diru biziki guti gastatu dutela gure herrian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun